Barakaldoko emakumezkoen kirola goraipatzeko unea heldu da.
Martxoaren 7 an, 11.30 eta Barakaldo atletismo taldeak Berdintasunaren aldeko martxa antolatzen du, hasiera eta helmuga, Barakaldoko herriko plazan duelarik. Aurtengo ekitaldi hau, barakaldoko emakume kirolariak goraipatzeko aukera izatea nahi dugu. Horregatik, emakumezkoen taldea edo klubaren baitan emakumeak dituzuen klub guztioi ekitaldi honetara partehartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Martxaren hasieran, Barakaldon emakume kirolarien kopurua ez dela makala erakutsi nahi dugu, herrian hamaika emakume kirolari direla erakutsi nahi dugu, eta horretarako familia argazki erraldoi bat egingo dugu. Zure kirola zein klubaren elementu esanguratsua eraman,baloia erraketa patinak,,, emakume asko garela eta Barakaldokoak garela erakutziko dugu.
Martxoaren 7 an , Barakaldoko herriko plazan
- 10.30h – VI. Martxan izen ematea eta haurrentzako tailerrak
- 11.00h – Adierazpen instituzionala zuazo eskubaloi taldea eta BEST saskubaloi taldearekin. Ondoren Zunbadantza Saioa
- 11.30h – VI. Martxaren hasiera eta argazki familiarra.
- 12.45h Oroigarriak eta zozketak.