Gaur goizean jardunaldi euritsua jasan dugu artunduagako kiroldegian. Eurizaparrada jasan behar izan dute C.A Barakaldoko Josu, Jon ander,Unai eta Josebak denboraldiaren lehenengo frogan. Gaurko eguraldi kaxkarrarekin frogetan parte-hartzeak soilik garaipena izan arren, gure atletek emaitza positiboak lortu dituzte. Parte hartzen lehenengoa Josu Calleja izan da, Pisu jaurtiketako frogan infanil mailan garaipena lortu du 6.95 metroko markarekin. Ondoren, Jon Ander Etura eta Joseba Vallek 3000metroetan parte hartu dute. Elkarrekin aritu dira lasterketa osoan zehar azkenengo bira arte, non Josebak aurrera egin duen 3. postua lortuz eta Jonanderrek 5. bukatu duen; bere kategorian bigarren eta hirugarren postua lortuz, hurrenez hurren. Azkenengoa parte hartzen, Unai Cordon izan da, 150 metrotan 3. seriean  garaipena lortu du 21″04 segundutan korrika eginez, nahiz eta helmugara heltzean jausi den. Orokorrean, eguraldi txarra kontua izanda, parte hartze nahikoa egon da, aipatzekoa da 3000m nesketan 2 serie egin direla, 10 bat neska bakoitzean. 150metroetan mutiletan zein nesketan 5 bat serie burutu dira eta pisu jaurtiketan ere neska-mutil nahikotxo ibili dira. Azkenik esan, hurrengo frogetan espero dugula gaur falta direnak parte hartzea; bestetik zorionak eman nahi diegu gaur busti zaretenoi eta euria jasan duzuen senideei.

ARGAZKIAK.https://picasaweb.google.com/118178758876599040261/Escolares5Nov2011?authkey=Gv1sRgCOvUx96Yj7CsPA (bizkaiko federazioa.juanignacio hernandez)