Barakaldoko atletismo familia gero eta handiagoa da. Ahoz ahozkoa edo aurreko urteetan egindako lana dela eta, Barakaldoko atletismo eskola izen emate asko izan ditu aurten, espero genuena baino askoz gehiago.

Orotara 5 talde ditugu. aurten sortu berri dugun kategoria “Minis”arrakasta handiena izan duen taldea da, beteta dago.
Benjamin alebin bi taldeak,(7,8,9,10) aurten ere bete dira, gainera ume berri nahikotxoekin  eta kimuen taldea  berriz  (11-12-13urtekoek) gehien bat atleta ohiak osatutako taldea dugu.

Baina gehien poztu gaituen gorakada  kadete eta jubenil federatuen taldea izan da, 14-16 urte bitarteko  20 neska mutil dituen talde honek gogotsu hasi da,txapelketetan parte hartzeko irrikitan, entrenatzeko irrikitan, espero dugu eguraldi txarra datorrenean ere gogotsu jarraitzea.
Talde honetan, erdia “beteranoak” dira eta beste erdia “nobatoak” baina bata zein bestea duen ilusioa nabaria da, batez ere atletismoaren mundu federatuan murgiltzeko duten gogoa bistan da.

Gure partetik denboraldian zehar entrenamenduetan zein txapelketetan ondo pasatzea, asko ikastea eta emaitza positiboak lortzea espero dugu eta horretarako lan egingo dugu c.a barakaldoko kide guztiok.

2012-2013 DENBORALDIA HASTEAR DAGO.
gutxi barru denboraldi berri honen informazioa igorriko dugu.