Igandean, Anboto mendia atzean paisaia edertzen zegoelarik, Berrizen bizkaiko kros txapelketa jokatu zen. Taldeko jubenilak ezin izan zuten txapeldun titulua berritu eta bigarren izan ziren Gernika AT taldearekin bat egiten puntuetan. Hirugarrena, Galdakao atletismo taldea izan zen. Parte hartzaileak, Yerai Lazaro(3) Jon Ander Etura(12), Joseba Valle(15) Gorka Enriquez(27), Luis Muñoz(38) eta Diego Garcia(39) izan ziren. Seniorrek aldiz 7 postua lortu zuten, taldea Ekaitz Gonzalez(25) Iker Gallego(26) Jon Enriquez(32) Nestor Fernandez (101) eta Iñigo Salvador(77) osatu zuten.
Norbanakoen Txapelketa. Yerai Lazarok dominia lortu.
Goiz hasi ziren gure atletek, lehenengoa parte hartzen, Laura Moreira kadetea izan zen, bere lehenengo txapelketan zirkuito gogorra egokitu zitzaion baina helburua lortu zuen, lasterketa bukatzea.
Hurrengoa korrika egiten Amaia Sanz jubenila izan zen,bere lehenengo kros lasterketa izan zen baita ere eta bukatzea lortu zuen nahiz eta orkatila biurritu zuen.
Segituan, horrelako lasterketetan iada eskarmentua duten jubenilen txanda izan zen, non Yerai Lazaro hirugarren postua lortu zuen lasterketa bikaina egin ostean. Helburuak helburu zorionak!