Gaur, hilak 7, barakaldo atletismo taldeko korrikalariek kros denboraldiari hasiera eman diote.
Maila guztietan, junior mailan izan ezik, klubeko kamisetaren koloreak ikusi ditugu gaur. Euriak korrikalariak errespetatu ditu eta hotza ez da arazo handia izan. Espero genuen bezala lokatsa izan dugu zirkuitoan baina ez bezainbeste. Orokorrean, gure atletek hasiera ona eman diote denboraldiari, primeran korrika egin dute guztiek.Ona hemen emaitzak.Lehenengoa konpetizioan, Iñigo Salvador izan dugu, beterano mailako lasterketan 14. izanik.Segidan, klubeko gazteenen txanda izan da, Izaskun Galan eta Laura Moreira kadete mailan ondo defendatu dira bere lehenengo krosean, 23. eta 25. izanik hurrenenz hurren. Geroxeago, jubenilen txanda izan da eta esperotakoa egin dute, oso ondo, Yerai Lázaro 3. beti bezala ausart atera da, Jon Ander Etura, berriz, lasaiago,4. izan da, Gorka Enriquez 30. eta Luis Muñoz 35.Azkenik, promesa eta seniorren txanda izan da, eta minutuak tarteko, bata bestearen atzetik sartu dira. Ekaitz Gonzalez 13. Iker Gallego 16. eta Jon Enriquez(promesa) 18. sailkatu dira.