Euskal Herria ohitura eta tradizioen herria da, urteko azkenengo egunean ere, mendizaleen artean gorbeia igoera dugu, eta Sansilbestrea korrikalarion tradizioa dugu. Distantzia eta era askotakoak ditugu eta euskal herriko hiriburuetan ez da falta sansilbestrea, errekaldeko XIII Sansilbestrea Bilbon, Donostiko XXX Sansilbestrea, Gasteizko XXXII Sansilbestrea edo Iruñako IX. sansilbestrea.Baina badira izen handia duten beste sansilbestreak, bai biltzen duten korrikalari kopuruagatik, korrika egiten duten korrikalarien kalitateagatik edota tradizioz urte gehien duen lasterketa izanagatik.Hiru ezaugarri hauek biltzen duen lasterketarik baldin badago hori GALDAKAOKO GABON ZAHAR ZIRKUITOA da, non euskadiko zein atzerriko korrikalari onenak biltzen diren urtero eta tradizioa dela eta espaina mailako sansilbestre zaharrena dugu Galdakaokoa. Gainera dohainik da korrikalari federatuentzat eta 3€ gainontzekoentzat, asegurua dela eta, ez dut uste lasterketarik egongo denik izen emate herrikoiagoa duenik.Teleberrian urtero agertzen den beste sansilbestrea, Beasaingokoa da, aurten XLI edizio ozpatuko du gipuzkoako lasterketarik famatuena eta zaharrenetarikoa, eta Galdakaon gertatzen den lez, korrikalari oso onak biltzen ditu, urteren baten ere ikusi dugu afrikar korrikalariren bat goizez Beasainen eta arrratsaldez Galdakaon korrika egiten. Herrikoiagoak izaeran sikiera,Tuterako sansilbestrea (XXXIV edizioa) edo Sodupeko sansilbestrea ditugu ,aurten 30 urte betetzen duena, ezagunak biak korrikalari ohien artean. Azkenik etxekoa, gazteena dugu Barakaldoko II sansilbestrea.Ezkerraldeko tradizioa mendira igoera dela esango nuke,Barakaldon behintzat mendira igotzeko ohitura handia bait dago, aurten ere lasterketa honi ezker korrikalarion ohiturarekin bat egiteko aukera izango dugu.Barakaldo atletismo taldeko atletek Barakaldon zein Galdakaon ibiliko dira urteari agur esaten.
Tradizioa tradizio. Sansilbestre lasterketa urteko azken egunean
por Club Atletismo Barakaldo | Dic 30, 2014 | Uncategorized @eu | 0 Comentarios