AMETS EGITEKO GARAIA HELDU DA.
Denboraldiko bigarren Krosean, Barakaldo atletismoko infantil mutilak kluben arteko sailkapenean, trianon gertatu zen bezala, lehenengo postua lortu zuten larunbat goizean Usansolon. Garaipena lortzeko 2700m-ko lasterketa burutu behar izan zuten eta hurrengo kideek parte hartu zuten ; Joseba Valle(2), Borja Garcia(6), Jon Ander Etura(12) , Alain Urrestarazu(50) eta C.A. Barakaldoko kide berria den Yerai Lazaro(10). Aipatzekoa da, estrenaildiko krosean Yeraik parte hartze oso ona burutu zuela. Oraindik bi kros falta dira (muskiz eta abadiño), baina martxa honetan jarraitu ezgero, falta diren bietatik, batean parte hartzearekin nahikoa litzateke euskadiko kros txapelketarako sailkapena lortzeko. Ametsa gero eta gertuago dago, ametsa errealitate bihurtzea helburu dugu, horrela segi mutilok! Alebin mutilen taldea, krosean gozatzeko aukera izan zuten, larunbatean egun ezin hobea eduki genuen eta gure gazteak 7. bukatu zuten. Usansolora hurrengo atletak gerturatu ziren: Andoni Lopez, Eder Cosgaya, Gorka Mariz, Julen Martinez, Unai Guerrero eta Jon Rodriguez.
Benjamin eta alebin neskak. Klubeko nesken partehartzea bi kategoria hauetan izan genituen eta gure neskak fin finak ibili ziren. Benjaminetan Ainhoa Garcia eta Ainara Sanchez parte hartu zuten eta alebin nesketan, Izaro Montalban. Hirurak oso ondo egin zuten korrika. Bukatzeko, benjamin mutilen taldea izan zen parte hartzaile gehien izan zuen kategoria. C.A. Barakaldoko 12 korrikalari gerturatu ziren Usansolora. Parte hartzaileak hurrengoak izan ziren: Aner Garcia, Markel Terceño, Mikel Gojenola, Pablo Mendigutxia, Aimar Acosta, Iñigo Hierro, Paul Iglesias, Oier Perez, Imanol Etura, Xabier Losañez eta Iñigo Roque.
EMAITZAK http://dl.dropbox.com/u/39215307/Cross_2_usansolo_031211.xls
LARUNBATA 4, FEDERATUEN TXANDA
Larunbatean izan zen federatuen txanda, eta han egon ziren korrika egiten C.A Barakaldoko atletak eta Atletismo Eskolako entrenatzaileek Iker (19. gizonezkoen absolutoan) eta Belit (3. emakumezkoen absolutoan). Beteranoen kategorian, Jose Gonzalez Muñoz 2. izan zen; gizonezkoen juniorrean, Asier Lazaro Pastor 4. Azkenik, 14. Soufiane Safet, 19. Iker Gallego, 25. Ekaitz Gonzalez eta 47. Ivan Garcia.
Emaitzak:
http://dl.dropbox.com/u/39215307/SENIOR_FEMENINOusansolo.xls emakumezkoen seniorra
http://dl.dropbox.com/u/39215307/SENIOR_MASCULINOusansolo.xls gizonezkoen seniorra
http://dl.dropbox.com/u/39215307/VETERANO_MASCULINOusansolo.xls gizonezkoen beteranoak